'Urteko pertsonaia' izateko hautagaien artean da Orioko arraun elkarteko nesken taldea

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 22a, 11:19

Gaztea irratiak abiatuko du 'Urteko pertsonaia' aukeratzeko bozketa. Honako hauek dira gainontzeko hautagaiak: Itziar Ituño aktorea, Twin Melody abeslari ordiziarrak, eta 'El Conquistador del Caribe' telebista saioa irabazi duen Mikel Perez oiartzuarra.

Gaztea irratiak Euskal musika onenaz gain, urteko pertsonaia ere aukeratu nahi du aurten Gaztea Sarietan, eta hautagaien artean dago Orio Arraunketa Elkarteko nesken taldea. Antolatzaileek nabarmendu dute Orioko arraun taldeko neskek ez dutela areriorik izan aurten Euskotren Traineru Ligan eta Kontxako Banderan. "Egindako lana saritzeko modukoa dela iruditzen zaigunez, 'Urteko pertsonaia' atalean hartuko dute parte Gaztea Sarien aurtengo edizioan", azaldu dute.

Honako hauek dira 'Urteko pertsonaia' izateko gainontzeko hautagaiak: Itziar Ituño aktorea, Twin Melody abeslari ordiziarrak, eta 'El Conquistador del Caribe' telebista saioa irabazi duen Mikel Perez oiartzuarra.

Bozketa azaroaren 3an jarriko dute martxan, Gaztea irratiaren webgunean. Irabazlearen izena, berriz, azaroaren 26ko sari-banaketan jakinaraziko dute. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!