Parte hartze prozesua abiatu du udalak, herriko plan orokorrean emakumeen* ikuspegia txertatzeko

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 23a, 09:13

Hiru mahai antolatuko dituzte: Herritarren Mahaia,  Emakumeen* Mahaia eta Zaintza-Autonomia-Hezkuntza Mahaia. Lehen bilera astelehenean egingo dute.

Orioko Udalak parte hartze prozesua abiatuko du berrikusten ari den Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean emakumeen* ikuspegia txertatzeko. Prozesu horren barruan, formakuntza saio batzuk prestatu ditu herriko eragileekin gaia lantzeko. Horretarako, hiru mahai antolatuko dituzte: Herritarren Mahaia,  Emakumeen* Mahaia eta Zaintza-Autonomia-Hezkuntza Mahaia. Hala, mahai bat aukeratzeko eta parte hartze prozesuan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Lehen saioa astelehenean egingo dute kultur etxean, 19:00etan hasita, eta bertan Herritarren Mahaia osatu nahi dute, "hirigintzan baino gehiago, Orion bizitzen adituak behar ditugu", zehaztu dute. 

Ainara Munduate hirigintza batzordeburuaren esanetan, "hirigintza arloan hartzen diren erabakiek guztion bizimoduei eragiten diete, baina askotan erabaki horietan ez dira maila berean jartzen biztanle guztien beharrak. Hori ekiditeko, eta feminismoek erakutsitako bidetik, honako gau hauek bistaratu eta txertatu nahi ditu Udalak HAPOan" : Segurtasuna eta babesa espazio publikoan; zaintza-lanak eta zaintzaren mugikortasuna; denboraren kontziliazioa eta erantzunkidetasuna, eta etxebizitza eta ekipamenduak genero-ikuspegitik.

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, bilera jendetsuak egin ezin direnez, bileran parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute ainamunduate@gmail.com e-postara mezua idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!