Astelehenean hasiko dira Oa kaleko ur hodiak aldatzeko lanak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 24a, 10:00

Ur hodi zaharrak kendu eta eta berriak jarriko ditu Gipuzkoako Ur Kontsortzioak, datorren astelehenean hasita. Udalak ez du zehaztu noiz amaituko dituzten obrak.

Behin lanak bukatuta, fundiziozko eta polietilenozko hodiak izango dira Oa kalean. Orain arte, fibrozementuzkoak eta galbanizatuak izan dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!