Udalak zenbait arau ezarri ditu kanposanturako, Santu Guztien egunaren harira

Karkara 2020ko urr. 28a, 10:01

Herritarren joan-etorriak kanposantura asko ugaritzen dira Santu Guztien egunaren inguruan, eta horregatik hartu ditu udalak neurriak.

Neurri hauek nahitaez bete beharrekoak dira:

  • Maskara nahitaez erabili behar da hilerrian, denbora guztian.
  • Elkarren arteko distantziak zaindu behar dira. Gutxienez, 1,5 metro.
  • Gehienez ere 6 laguneko taldeak juntatuko dira.
  • Hilerriko bisitak laburrak izango dira. Gehienez ere, 30 minutu.

Bisitak aurreratzeko eskaria

Bestalde, Udalak eskatzen die herritarrei ahal den neurrian aurreratzeko hilerrira egingo dituzten bisitak, denak ez juntatzeko azaroaren 1ean. Santu Guztien egunean bertan joango direnei, berriz, eskatzen die ahal dela ez daitezela joan jende gehien espero den orduetan, eguerdi inguruan, eta ordu lasaiagoak aukeratu ditzatela bisita egiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!