Gaurtik salgai daude erosketa bonuak turismo bulegoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 2a, 11:29

Guztira, 45 establezimenduk parte hartuko dute udazkeneko kanpainan. Oraingo honetan ez da mugatuko denda bakoitzak har ditzakeen erosketa bonu kopurua.

Orioko Udalak martxan jarri berri du merkataritza suspertzeko kanpainaren bigarren txanda, eta gaurtik aurrera eros daitezke erosketa-bonuak turismo-bulegoan, Pilliku plazan. Hala, Orion erroldatuta dagoen herritar bakoitzak erosketa-bonu bana erosi ahal izango du, 40 euroan eta, ondoren, 60 euroko gastua egin ahal izango du. Dena dela, ez da bonu osoa establezimendu berean gastatu beharko, aukera baitago 15 euroko lau erosketa egiteko, toki berean ala lau toki desberdinetan. Gehienez ere 1.000 bonu salduko ditu Udalak, bonuak erabiltzeko azken eguna azaroaren 30a izango da.

Udazkeneko kanpaina honek badu desberdintasunik aurrekoarekin alderatuta. Alde batetik, oraingoan ez dute mugatuko denda bakoitza hartu ditzakeen erosketa-bonu kopurua. Beraz, bonua erosten dutenek kanpainan parte hartzen duten edozein dendetan gastatu ahal izango dute erosketa txartela.

Bestetik, udalak herriko establezimendu guztiei eman die aukera udazkeneko kanpainan parte hartzeko, eta 45ek erabaki dute ekimenarekin bat egitea.

Honako establezimendu hauek parte hartuko dute:

 

Elikadura-dendak

  • Carmen Arrandegia
  • Txomin Arrandegia
  • Patxi Oliden Harategia
  • Kepa Loidi Harategia
  • A. Oliden Harategia
  • Gozategi Fruta-denda
  • Al Rai Fruta-denda
  • Coaliment Fruta-denda
  • Dorronsoro Janari-denda
  • Ekilorea Belar-denda
  • Itsasargi Okindegia
  • Kukuarri

Arropa-dendak

  • The Pass
  • Itziar Kirolak
  • Kaioa
  • Mara
  • Argiñe
  • Ttipi Ttapa
  • Soia

Etxetresnak

  • Izarra Etxetresnak
  • Albizu Etxetresnak

Informatika

  • ASAI Informatika
  • 3B Informatika

Paper-dendak/Inprimategiak

  • Zipristin Inprimategia
  • Ontza Liburu-denda
  • Mauka Paper-denda

Bestelako dendak

  • Uranga Burdindegia
  • Lizaso Dekorazioa
  • Orio Optika
  • Muxutruk Lore-denda
  • Rosana Arruti Argazki-estudioa

Masajeak / Fisioterapia / Osteopatia

  • Fisiorioterapia
  • Sinergia
  • Shiatsu
  • Iñigo Lasa Osteopatia

Estetika / Ile-apaindegiak

  • Marijo Ile-apaindegia
  • Bixok Ile-apaindegia
  • Shock Ile-apaindegia
  • ZASS Edertasun-aretoa
  • Ana Belen Ile-apaindegia
  • Nekane eta Elena Ile-apaindegia
  • Hatz & Behatz

Bestelako zerbitzuak

  • Begi-Bistan
  • Amalur Hiru Lokutorioa
  • Garmendia Aholkularitza

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!