Bentako bidea itxita egongo da asteazkenean, hango bizilagunentzat izan ezik

Karkara 2020ko aza. 3a, 16:42
Artxiboko irudia.

Errepidea moztuta egongo da 08:00etatik 19:00etara bitartean.

Udalak aginduta, bide ertzeko zuhaitzak mozten eta kimatzen ari da Txukun lorazaintza-enpresa, arriskuak saihesteko. Hori dela-eta pasaerarik ez da izango ibilgailuentzat, ez badira inguruko baserri eta etxeetako bizilagunenak. Bidea moztuta izango da egun osoan, 08:00etatik 19:00etara.

Astelehenean hasi zuten lana eta asteazkenean bukatuko dute, gauzak ondo bidean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!