KZgunea erabilgarri dago berriro, baina aldez aurretik hitzordua eskatuta

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 4a, 09:51

Lau ordenagailu egongo dira erabilgarri, eta erabiltzaile bakoitzak ordubete pasatu ahal izango ditu gehienez.

Martxotik, koronabirusaren pandemia zabaldu zenetik, itxita egon da KZgunea, baina berriro zabaldu ditu ateak, osasun neurriak errespetatuz. Hala, guztira, lau ordenagailu egongo dira erabilgarri, eta erabiltzaile bakoitzak ordubete pasatu ahal izango ditu gehienez; gainera, herritarrek hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik, 943 13 44 09 telefono zenbakira deituta.

KZgunea kultur etxean dago, bigarren solairuan, eta kultur etxearen ordutegiaren barruan erabili ahal izango da: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!