19:00etan hasiko da Mikel Urdangarinen larunbateko kontzertua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 9a, 13:26

Osasun krisa dela eta, ordubete aurreratu dute kontzertua, 22:00etarako etxeratze aginduarekin arazorik egon ez dadin.

Mikel Urdangarinek kantaldia eskainiko du azaroaren 14an Orioko Karela kiroldegian. Pasa den hastean, saioa 20:00etan hasiko zela jakinarazi zuen udalak, baina ordubete aurreratzea erabaki dute, pandemia-egoera dela-eta agintariek hartutako azken neurriak betetzeko.

Hala, Mikel Urdangarinen kontzertua 19:00etan izango da, 21:00etarako bukatu ahal izateko. Ordu-aldaketagatik ekitaldira joan ezin dutenek, sarrerak kultur etxean bueltatzeko aukera dute, eta dirua itzuliko zaie.

260 laguneko aforo muga izango du emanaldiak,  eta oraindik badaude sarrerak. 10 euroko prezioa dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!