Ekain Zubizarretak hitzaldia emango du gaur Donostian, Afrika hegoaldera egindako bidaiaren inguruan

IƱigo Gaiton 2020ko aza. 10a, 10:22

'Afrikaren hego muturrean ibiltari: Hegoafrikako eta Lesotoko lurretan barna' izenburua duen hitzaldia Intxaurrondo Kultur Etxean izango da, eta 19:30ean emango zaio hasiera.

Ekain Zubizarretak hitzaldia emango du gaur Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, 2018an Afrikako hegoaldean egindako sei hilabeteko egonaldiaren inguruan. Ekimenean izateko interesa dutenek, aurretik eman beharko dute izena intxaurrondokulturetxea@donostia.eus postaren bidez edo kultur etxean bertan.

Zubizarretak horrela aurkeztu du gaurko saioa:

"2018an 6 hilabete eman nituen Hegoafrikan ikasketak zirela eta. Egutegia ondo antolatu eta bidaiatzeko tartea ere topatu nuen: Lesoton ia 3 aste egin nituen atzera eta aurrera eta beste hainbeste Hegoafrikan. Argazki eta bideoen laguntzarekin, Afrikaren hego muturreko bi herrialde horietako bizipenak kontatzeko gogoz izango naiz Intxaurrondon".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!