'Cholitas' dokumentalaren emanaldiak abiatuko du, bihar, azaroaren 25aren bueltan antolatutako egitaraua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 11a, 12:30
2019an, ikasleak kultur etxe aurrean bildu ziren emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako manifestuarekin bat egiteko. Artxiboko argazkia.

Bihar, osteguna, 18:00etan izango da 'Cholitas' dokumentalaren emanaldia Etxeluze gaztetxean.

Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna izango da, eta horren bueltan egitarau bateratua antolatu dute Orioko hainbat eragilek elkarlanean: Xaltxerak talde feministak, Etxeluze gaztetxeak, Ahalduntze Eskolak eta udalak.

Hona hemen egitaraua:

Azaroak 12, osteguna 
-18:30. Cholitas dokumentala emango dute Etxeluze gaztetxean, Xaltxerak talde feministak antolatuta.

Azaroak 21, larunbata. Indarkeria Sexistaren (h)egiak jardunaldiak, Arraunetxen. Parte hartzeko izena eman behar da Ahalduntze Eskolara deituta edo idatzita: 623178553 / ahalduntzeeskola@orio.eus. 
- 19:30 - 9:45. Harrera
- 9:45 - 10:00. Aurkezpena
- 10:00 - 11:30. Nik sinesten dizut: indarkeria matxistari buruzko diskurtsoak eta euren irudikapena komunikabideetan hitzaldia eskainiko du Samara Veltek.
- 11:30 - 12:00. Hamaiketakoa, Lakari Kooperatibaren eskutik
- 12:00 - 13:30. Ziberindarkeria matxistak eta erresistentziak sarean hitzaldia emango du Esti Linaresek.
- 16:00 - 19:00. Palabras Dislocadas. Conversación sobre abusos sexuales en la infancia hitzaldia eskainiko du Susana Minguellek.
- 19:00 - 19:30. Itxiera-ekitaldia. Bertsolariak: Ane Labaka eta Uxue Alberdi.

Azaroak 22, igandea.
- 13:00. Occhi di Farfalla taldearen kontzertua Etxeluze gaztetxean, gaztetxeak antolatuta.

Azaroak 25, asteazkena, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna.
- 11:00. Eskualdeko ikastetxeen eta udalen manifestua.
- 19:00. Elkarretaratzea, Xaltxerak talde feministak antolatuta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!