Udalaren erosketa bonuen kanpainak martxan jarraitzen du

Karkara 2020ko aza. 12a, 09:12

Udalak adierazi duenez, dagoeneko erosketa bonu asko saldu dira, baina oraindik geratzen dira eskuragarri.

Orioko Udalak martxan du merkataritza suspertzeko kanpainaren bigarren txanda, eta dagoeneko erosketa-bonu asko saldu ditu, turismo-bulegoan (Pilliku plazan, Goiko kalean). Oraindik geratzen dira bonuak erosteko.

Herritar bakoitzak erosketa-bonu bat erosi dezake, 40 euroan eta, ondoren, 60 euroko gastua egin ahal izango du ekimenera atxikitutako herriko establezimenduetan (ikusi zerrenda behean). Udalak jartzen du 20 euroko diferentzia bonu bakoitzean, herriko dendak laguntzeko. Ez dago zertan bonu osoa denda bakar batean gastatu: aukera dago 15 euroko lau erosketa egiteko, toki berean ala lau toki desberdinetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!