Herritarrak mobilizatzera deitu dituzte Osasuna eta Eskubideak mugimenduko Orioko kideek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 14a, 09:00
Osasuna eta Eskubideak mugimendua kontxe karabana antolatu zuen urriaren 31n. Artxiboko argazkia.

Azaroaren 21ean, larunbatean, 10:00etan, Osasuna eta Eskubideak taldeak Bilbon manifestazioa egingo du, eta aldarrikatuko dute adituen arteko eztabaida zientifikoa COVID-19aren inguruan.

Osasuna eta Eskubideak taldeak uste du desberdin pentsatzen duten adituen arteko eztabaida zientifikoa "ezinbestekoa" dela koronabirusaren kudeaketa eraginkorra izan dadin. "Beste biderik ez dugu ikusten gizarte bezala aurrera egin nahi badugu eta norberaren osasuna, eskubideak eta ekonomia ahalik eta gutxien kaltetzeko", azaldu dute.

Hala, COVID-19aren gaia beste modu batera lantzeko eta eztabaida zientifikoa ahalbidetzeko eskatuko dute azaroaren 21ean, larunbatean, Bilbon egingo duten manifestazioan.

Mugimendu horrek, bere webgunean, jartzen du ez sinesteko prentsak esaten duen guztia, eta esaten du egiten ari diren txertoak gure DNA betirako kaltetuko duela, eta iradokitzen du txertoa jartzen duten asko hil egingo direla eta helburu hori duela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!