Mendifilm jaialdiko film laburrak proiektatuko dituzte Orion, hilaren 27an

Karkara 2020ko aza. 16a, 08:56
Harria Herria dokumentaldeko irudia. (Aitor Gonzalez)

Honako film hauek izango dira ikusgai: Harria Herria, Nebula, Sense Retorn eta Home.

Talai Mendi elkarteak BBK Mendifilm jaialdiko film laburrak proiektatuko ditu azaroaren 27an, iluntzean (19:00), Arraunetxen. Jaialdia urtero egiten da, eta aurkeztu diren film onenak herriz herri zabaltzen dituzte, Menditour izeneko ekimenaren bidez. Aurten, guztira, lau film labur proiektatuko dituzte. Honako hauek izango dira: Harria Herria, Nebula, Sense Retorn eta Home.

Gonbita hartu behar, aldez aurretik
Talai Mendik maiatzean antolatu ohi du film laburren proiekzioa, Kukuarri Astearen barruan. Aurten, ordea, COVID-19a dela eta, ez dute Kukuarri Asterik egin, eta film emanaldia udazkenean egitea erabaki dute

Ekimena doakoa izango da, baina aretoaren edukiera mugatua duenez, bertan izan nahi dutenek aldez aurretik jaso beharko dituzte gonbitak kultur etxean, gaurtik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!