Orioko Udalak babesa adierazi nahi izan die saharatarrei

Mireia Galarza Bastida 2020ko aza. 24a, 18:59

Elkartasun keinu moduan, Saharako herrialdearen bandera zintzilikatu dute udaletxeko balkoian. 

Azaroan zehar Saharan gertatutakoaren harira, Orioko Udalak elkartasuna erakutsi nahi izan dio herri saharrarari eta, hori horrela, Saharako bandera zintzilikatu du udaletxeko balkoian. Udalak aitortu duenez, "egoera oso larria" da saharatarrak bizitzen ari direna, eta horregatik erabaki dute elkartasun keinua egitea. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide