Euskaraldia 2020

Iñaki Oliden: "Orain dela urte batzuk zailtasun gehiago aurkitzen nituen euskaraz egiterako garaian"

Iñigo Gaiton 2020ko aza. 26a, 19:15

Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak datozen egunotan, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Iñaki Oliden idi-zale eta harakin oriotarra da gonbidatua.

Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, egunotan, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratuko ditu Urolako Komunikazio Taldeak (UKT). Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte.

Laugarren bideoa da gaurkoa, eta zehazki, Iñaki Oliden idi-zale eta harakin oriotarra da gonbidatua.  Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabideetan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, UROLA KOSTAKO HITZAren atarian nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai egunero, 19:00etan hasita.

Aurreko egunetan Iñaki Gabarain txirrindulari ohi aizarnazabaldarrari, Aitor Arregi sukaldari getariarrari  eta Ixabel Jauregi euskaltzale azkoitiarrari egindako elkarrizketak argitaratu ditu UKT-k.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!