Ikusi osorik Orioko Udalbatzarrak atzo egindako ohiko bilkura

Karkara 2020ko aza. 27a, 12:24

Udalbatzarrak aho batez onartu zituen atzoko bilkuran mahai gainean jarritako lau puntutatik hiru.  Egungo egoera dela eta, segurtasun neurri guztiak hartuta egin zuten bilkura.

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2020ko irailaren 24ko eta urriaren 29ko ohiko bilkuretako akten zirriborroak. Aho batez eta gehiengo absolutuarekin onartu dira.

2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2021eko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal-araua. Aho batez onartu da aurrekontu eta dokumentuei lehen onarpena ematea.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2021 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda. Aho batez eta gehiengo absolutuarekin onartu dira.

4.- Onartzea, egoki bada, EH BILDU udal talde politikoak aurkeztutako mozioa, Udal finantzaketarako Foru Funtsari eta Zorpetzeari buruzkoa. Aldeko 7 boto eta kontrako 5 boto, eta abstentzio batekin, onartua geratu da.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!