Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak eta Orioko Udalak Euskara eta emakumeak. Genealogia/begirada feminista bat izeneko hitzaldia antolatu dute asteazkenerako. Saioa Iraola Urkiola kazetaria, genero gaietan aditua eta Euskal Herriko Bilgune Feministako koordinazio lantaldeko kidea izango da hizlaria. 18:00etan hasiko da hitzaldia eta Orioko Kultur Etxeko areto nagusian egingo da

Hitzaldian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena esteka honetan:

https://forms.gle/tqCb7uPr3DN3fKFB7

Euskaraldiaren eta Euskararen Egunaren aitzakian antolatu dute hitzaldia abenduaren 2an, Orioko Udalak eta Ahalduntze Eskolak euskara alorrean egiten ari diren elkarlanaren barruan.