21 bandera bedeinkatuko dituzte abenduaren 8an

Karkara 2020ko abe. 3a, 16:17

Arantxa Segurola izango da aurten egingo den ekitaldi itxiko amandrea.

Urtero bezala banderen bedeinkazioa antolatu du Orio Arraunketa Elkarteak, baina egoerak eskatzen dituen neurriak hartuta izango da aurtengoa. Ez da ohiko kalejirarik eta bazkaririk egingo. Ekitaldi bat egingo dute Elizan.
 
Aurten, Arantxa Segurola Luisja Amenabarren alarguna izango da amandrea. OAE elkarteak adierazi duenez, "boluntario lanetan fin aritu izan da Amenabar eta berak urtetan egindako lana eskertu nahi diogu familia osoari". Gustatuko litzaiguke keinu txiki honekin, orain arte arraunari emandako guztiari balioa ematea".
 
Banderen bedeinkazioa abenduaren 8an, eguerdiko 13:00etan hasiko da Orioko San Nikolas elizan. Aurreko denboraldian, Orioko ontzi desberdinek irabazitako 21 bandera bedeinkatuko dira. Elizan 120 laguneko aforoa izango denez, bertan sartzeko gonbidapena beharko da.
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!