Ipuinak kontatzen jardungo du Miriam Mendozak gaur

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abe. 14a, 12:38

Hiru eta sei urte arteko haurrei zuzendutako kontakizunak ekarriko ditu Mendozak eta aldez aurretik eskuratu beharko dira gonbidapenak.

Orioko liburutegiak antolatuta, hilero izaten dira ipuin kontaketa saioak kultur etxean, eta gaur ipuinak kontatzen jardungo du Miriam Mendozak. Dena den, oraingoan 17:30ean hasiko da saioa; izan ere, eskakizun bati erantzunez, ordua aldatu dute.

Kultur etxeko areto nagusian ariko da Mendoza, eta hiru eta sei urte arteko haurrei zuzendutako kontakizunak ekarriko ditu.

Gehienez 30 pertsonak bertaratu ahal izango dute, eta beraz, derrigorrezkoa da gonbidapena eskuratzea aldez aurretik. Kultur etxean jaso daitezke txartelak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!