Orioko liburutegiak antolatuta, hilero izaten dira ipuin kontaketa saioak kultur etxean, eta gaur ipuinak kontatzen jardungo du Miriam Mendozak. Dena den, oraingoan 17:30ean hasiko da saioa; izan ere, eskakizun bati erantzunez, ordua aldatu dute.
Kultur etxeko areto nagusian ariko da Mendoza, eta hiru eta sei urte arteko haurrei zuzendutako kontakizunak ekarriko ditu.
Gehienez 30 pertsonak bertaratu ahal izango dute, eta beraz, derrigorrezkoa da gonbidapena eskuratzea aldez aurretik. Kultur etxean jaso daitezke txartelak.