Bere horretan jarraitzen du positibotasun tasak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Karkara 2020ko abe. 6a, 15:16

Herenegun baino 68 positibo gutxiago zenbatu zituen Osakidetzak atzokoan, baina egindako probak ere gutxiago izan ziren. Positibotasun tasa %6,5ekoa da une honetan.

 

Osakidetzak plazaratutako azken datuen arabera, 6.985 proba diagnostiko egin zituzten atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik 452 emaitza izan dira positiboak, beraz, positibotasun tasa %6,5ekoa da gaurkoan, atzokoaren bera. Herenegun baino 68 positiebo gutxiago detektatu zituzten atzo, baina egindako probak ere gutxiago izan ziren. 452 horietatik 83 Araban atzeman dituzte, 224 Bizkaian eta 144 Gipuzkoan. Beste kasu bat, berriz, hiru lurralde horietatik kanpo atzeman dute. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19a dela-eta 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, herenegun baino bederatzi gutxiago, eta COVID-19az gaixotuta dauden 130 pertsona daude ZIUn gaur, atzoko kopuru berbera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!