San Nikolas eguna gogoan izan du Iñaki Arrillagak

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2020ko abe. 7a, 09:41

COVID-19a dela eta, ez da San Nikolas jairik ospatu aurten Orion. Atzo izan zen San Nikolas eguna, eta ospakizunik izan ez bazen ere, Iñaki Arrillaga artistak gogoan izan zuen oriotarren egun seinalatua; Orioko parrokiaren irudia sortu zuen eta sare sozialen bidez zabaldu zuen.

Harrera bikaina izan du Arrillagaren irudiak sareetan. Ilustrazioan Orioko San Nikolas parrokia eta Kale Nagusiaren hasiera agertzen dira, eta Oteizaren Pietatea eskulturak borobiltzen du irudia. Hain zuzen ere, artistarentzat eta oriotar askorentzat txoko berezia da Iñaki Arrillagak marrazkian jaso duena, Orioko txoko adierazgarria baita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!