Espainia mailako errekor berria jarri du Joseba Saies Alzuak ergometroan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 7a, 16:32
Joseba Saies Alzua bere etxean, ergometroko proba amaitu berritan. (Orio Arraunketa Elkartea)

Britania Handiko eta Europako areto barruko arraun txapelketa kontinentala jokatu da asteburuan, eta arraunlariek nork bere etxetik parte hartu ahal izan dute probetan.

Asteburuan, Britania Handiko Arraunketa Federazioak antolatuta, Britania Handiko eta Europako areto barruko arraunketa txapelketa kontinentala jokatu zen, baina berezia izan zen, COVID-19a dela eta, parte hartzaileek nork bere etxetik arraunean egiteko aukera izan zutelako, online. 

Orioko Arraunketa Elkarteko Joseba Saies Alzuak parte hartu zuen txapelketan, 60-64 urte bitarteko mailan, eta bi proba jokatu zituen: alde batetik, 2000 metroko proban Espainia mailako marka berria jarri zuen Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak, 06:58.8 denbora eginda [aurreko marka: 07:04.3]; bestetik, 500 metroko proban, 01:32.5  denboran osatu zuen ezarritako distantzia, eta 5. postua eskuratzeaz gain, bere marka pertsonala hobetu zuen.

Bi aldiz munduko txapeldun izan zen Ekaitz Saies piraguista izandakoaren aita da Joseba Saies Alzua. Gipuzkoako Piraguismo federazioan egiten dute lana biek, eta federazioak lokala du Arraunetxen; beren denbora librean Arraunetxen entrenatzen dute aita-semeek. Oriotar askok ez dituzte ezagutzen, baina Arraunetxen entrenatzen dutenek bai.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!