Ostegunean jarriko dituzte salgai 'Losers. Galtzaileak' antzezlanerako sarrerak Kultur Etxean

Karkara 2020ko abe. 13a, 15:52
Plazaola eta Garmendia, emanaldi batean (Argazkia: Txalo Produkzioak)

Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak dira antzezlaneko protagonistak, eta saioa abenduaren 30ean, asteazkenarekin, eskainiko dute Arraunetxen. Sarrerak ostegun arratsaldean jarriko dituzte salgai, eta 70 lagunentzako soilik egongo da tokia.

Arrakasta edukitzen ari dira Orioko Udala abenduan antolatzen ari den kultur ekitaldiak. Edukiera mugagatik beharbada, kontua da sarrerak azkar amaitzen ari direla azkenaldian. Abendu amaierako antzezlan emanaldian ere, gehienez 70 lagunentzako tokia egongo da, eta Udalak herritarrei esan die bizkor ibiltzeko sarrerak hartzen.

Losers. Galtzaileak antzezlana da taularatuko dutena Arraunetxen. Jon Plazaola eta Aitziber Garmendia aktoreak dira protagonistak, eta Txalo Produkzioak taldea da ekoizlea. Sarrerak ostegunean, hilak 17, jarriko dituzte salgai Kultur Etxean, 16:00etan.

Emanaldia, berriz, hilaren 30ean izango da, 19:00etan, Arraunetxen. Irakurri hemen antzezlanaren sinopsia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!