Arkupe elkarteak bi otar zozkatuko ditu bezeroen artean

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2020ko abe. 14a, 11:11

Gaurtik abenduaren 21era bitartean izango da martxan Gabonetan Erosi Orion kanpaina, eta hilaren 22an jakinaraziko dituzten irabazleen izenak.

Orioko Arkupe elkarteak oriotarrak Gabonetako erosketak herrian bertan egitera animatu nahi ditu, eta horretarako, Gabonetan Erosi Orion kanpaina abiatu du. Hala, bi otar zozkatuko ditu Arkupe elkarteko saltoki, taberna eta zerbitzuetako bezeroen artean. Gaurtik abenduaren 21era bitartean izango da kanpaina martxan, eta hilaren 22an jakinaraziko dituzten irabazleen izenak.

Otarrak ikusgai jarri ditu Arkupe elkarteak Endaia plaza 1 helbidean hutsik dagoen lokalean.

Oriotarrak herriko dendetan erostek egitera eta zozketan parte hartzera deitu ditu Arkupek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide