Gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai 'Urpekakariak'bertso-antzerkirako sarrerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 14a, 12:43

Haurrei zuzendutako bertso-antzerkia hilaren 22an izango da, datorren asteartean.

Abenduko kultur programaren barruan, Urpekakariak haurrentzako bertso-antzerkia izango da abenduaren 22an, 17:00etan, Arraunetxeko aretoan.

Haurrentzako bertso-antzerkia doan izango da, baina aldez aurretik hartu behar dira gonbitak kultur etxean, gaur arratsaldetik aurrera.

Koronabirusa dela eta, aforoa mugatuta dago eta Arraunetxen 70 lagunentzat tokia izango da. Beraz, txartelak eskuratzeko garaiz ibiltzea komeni dela gogoratu du Orioko Udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!