Abenduan kultur ekimen ugari izango dira Orion, tartean, Anari Alberdi abeslari azkoitiarraren kontzertua. Anarik abenduaren 26an, larunbata, eskainiko du kantaldia Karela kiroldegian. 19:00etan hasiko da.
Gaur, astelehena, arratsaldetik aurrera egongo dira eskuragai kontzerturako sarrerak, Orioko kultur etxean. 10 euroan salduko dituzte.
Mugatua izango da emanaldiko aforoa eta, gehienez, 220 pertsonak izango dute bertaratzeko aukera