Antonio Oliden eta Kontxako Bandera irabazi zuten Lasarte-Michelin traineruko kideak omendu dituzte

Karkara 2020ko abe. 14a, 18:49

Lasarte-Oriako Udalak eta Michelin fundazioak Antonio Oliden patroi, arraunlari eta entrenatzailea omendu zuten atzo, baita 69ko eta 73ko garaipenetan izan ziren Esnal, Gozategi, Elizondo, Manterola, Zumeta, Aizpurua, Etxeberria anaiak, Aduriz eta Korta oriotarrak ere.

Argazkiak: Txintxarri

Lasarte-Oriako Udalak eta Michelin fundazioak Antonio Oliden patroi, arraunlari eta entrenatzaile oriotarra omendu zuten atzo, igandea, Lasarteko Manuel Lekuona kultur etxean.

Olidenek hamaika Kontxako Bandera eta Espainiako lau Traineru Txapelketa irabazi zituen lau hamarkadako ibilbidean, eta egindako lan ona ekarri nahi izan zuten gogora.

 Kontxako Bandera irabazi zuten Lasarte-Michelin traineruko kideek ere aitortza jaso zuten, tartean, Jose Antonio Esnal, Jose Gozategi, Manuel Elizondo, Ignacio Manterola, Antonio Zumeta, Jose Ramon Aizpurua, Tiburtxo eta Klaudio Etxeberria anaiak, Antonio Aduriz eta Jose Luis eta Bixente Korta oriotarrek.

Aitortzak jasota, Iñaki Pinedo zuzendariak Ziaboga lana aurkeztu zuen, Galiziatik Hondarribira, Kantauri itsasoko kostaldeko arraun ohitura biltzen duen dokumentala.

Albiste osorik irakurtzeko egin klik hemen.

Argazki galeriara joateko egin klik hemen.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!