Bideoa: Olentzeroren eta Mari Domingiren mezua

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 16a, 10:19

Pandemia egoerak behartuta, aurten ez zaie egingo harrerarik Olentzerori eta Mari Domingiri Gabon Egunean. Dena dela, honako bideo honen bidez Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera antolatzen duten sorginek mezua bidali diete Orioko haurrei gutunak non jasoko dituzten jakinaraziz.

Aurten otarrak jarriko dituzte herriko saltokietan haurrek Olentzerori eta Mari Domingiri bidalitako gutunak jasotzeko. Honako saltokietan bilduko dituzte gutunak: Kaiua (Anibarko Portua), Rosana argazki-denda, Bordatxo taberna, Gozategi fruta-denda, Iparrgirren Coviran denda, Goxoki kafetegia. Ondoren, sorginek jasoko dituzte gutun guztiak.

Hala nahiago duten haurrek posta elektronikoz ere bidali ditzakete gutunak leragabonak@gmail.com helbidera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!