Leandro Azkue: "Murrizteak ez dira onak izaten baina nondik gatozen ikusita ona da"

Karkara 2020ko abe. 17a, 14:30

Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da Leandro Azkue 2021erako adostu dituzten arrantza kuoten lehen balorazioa egiten.

Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako arrantza arduraduna Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da,  Europako 27 estatuetako arrantza arduradunek 2021erako adostu dituzten kuoten balorazioa egiten.

Adostutako kuoten artean, besteak beste, legatzarena erabaki dute, Espainiar Estatuko arrantzaleek harrapatu beharko duten kopurua % 5 murriztu dute.

Azkuek murrizteak ez direla onak izaten adierazi du, baina, "nondik gatozen ikusita" albiste ona dela dio.

Entzun arrantza arduradunaren balorazioa, hemen.