Gaur banatuko dira Orioko postontzietan udalak argitaratutako patrikako egutegia eta UEMAren berripapera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 18a, 13:03

Orioko Udalak patrikako egutegia argitaratu du eta herriko telefono-agenda dakar.

Udalak patrikako egutegia argitaratu du aurten ere eta ostiral arratsaldean banatuko da herriko postontzi guztietara. Egutegia tamaina txikikoa da, karteran erabiltzeko modukoa, eta herriko telefono-agenda bat ere badakar, herritarrentzat baliagarria izan daitekeena.

Udalak 3.000 ale argitaratu ditu eta etxe guztietara iritsiko da ale bat. Norbaitek beste aleren bat nahi badu, udaletxean edo kultur etxean eskatu besterik ez dauka.

UEMAren berripapera
Egutegiarekin batera banatuko da, baita ere, UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) argitaratutako abenduko berripapera. Zortzi orrialdeko berripapera da, UEMAk argitaratu duen 52.a, eta mankomunitatea osatzen duten herri guztietan banatuko da. Guztira, 100.000 aletik gora banatuko dira Euskal Herriko txokorik euskaldunenetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!