Astelehenean jarriko dituzte salgai Xabi Solanoren eta Kimuaren emanaldirako sarrerak

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abe. 19a, 16:00
(Kimua)

Orion urtarrilaren 2an izango da Xabi Solanok eta Kimua dantza kolektiboak sortutako musika ikuskizunaz gozatzeko aukera. 10 euroan salduko dituzte sarrerak.

Xabi Solano trikitilariak eta Kimua dantza kolektiboak emanaldi berezia eskainiko dute Orion urtarrilaren 2an, larunbata. Karela kiroldegian izango da musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna, 19:00etan hasita.

Karelan mugatua izango da edukiera (gehienez 220 lagun), eta sarrera beharko da. Datorren astelehenean, abenduak 21, jarriko dituzte salgai txartelak, Orioko kultur etxean. 10 euroan erosi ahal izango dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!