Arratsaldean jarriko dituzte salgai Xabi Solanoren kontzerturako sarrerak

Karkara 2020ko abe. 21a, 10:15

Azken kontzertuetan bezala, 220 laguneko aforo mugatua izango du kiroldegiak.

Gabonetako kultur programaren barruan, Xabi Solano Maiza trikitilari hernaniarraren eta Kimua dantza-kolektiboaren musika-ikuskizuna izango da urtarrilaren 2an, 19:00etan, Karela kiroldegian.

Kontzerturako sarrerak 10 eurotan salduko dira kultur etxean gaur arratsaldetik aurrera. Gainerako emanaldiek bezala, 220 laguneko aforo mugatua izango du kiroldegiak.

Xabi Solano Maizak, "Bi" izeneko diskoaren aurkezpena egingo du Orioko kontzertuan, Ander Errasti oriotarrak parte hartzen duen Kimua dantza-kolektiboko lagunekin.