Xabi Solanoren kontzerturako sarrerak lortzeko ere ilara luzea egin da eguerdirako

Karkara 2020ko abe. 21a, 15:35

Ohitura bilakatu da herritarren artean abenduko kultur emanaldietarako bi orduko ilarak egitea, gaurkoan ere ez da gutxiago izan.

Gaur arratsaldeko 16:00etan jartzekoak dira salgai Xabi Solanoren kontzerturako sarrerak, eta bi orduren faltan, jada, ilara luzea osatu dute herritarrek. 14:30ean ateratakoa da argazkia, ordurako frontoi pareraino zegoen ilara.

Edukiera mugagatik beharbada, sarrerak azkar amaitu dira azken ekitaldietan eta herritarrek hori ikusita, bi ordu lehenago kultur etxeko atera parera etortzea erabaki dute. Izan ere, abendu amaierako emanaldi honetan ere, gehienez 220 lagunentzako tokia egongo da, eta Udalak herritarrei esan die bizkor ibiltzeko sarrerak hartzen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!