Imanol Alguacilek 2023. urtera arte berritu du kontratua Realarekin

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 24a, 08:35
Roberto Olabe, Jokin Aperribay eta Imanol Alguacil. (Iturria: Real Sociedad)

Realeko entrenatzaile oriotarrak hitzarmena sinatu du Jokin Aperribay Realeko presidentearekin, eta talde txuri-urdina entrenatuko du 2023ko ekainaren 30era arte.

Imanol Alguacilek kontratua berritu du Realarekin 2023. urtera arte. Oriotarrak Donostiako futbol taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du, Jokin Aperribay presidentearekin akordioa sinatuta. Alguacilek beti esan du bere "bizitzako taldearekin lotura berezia" duela, eta Realak argitaratu berri duen bideoan argi azaltzen du lortura hori oriotarrak: "Realak Imanolen aldeko apustua egiten badu, Imanolek beti jarraituko dut Realarekin", dio bideoan.

Jokin Aperribay presidenteak Realeko Akziodunen Batzar Nagusian iragarri zuenez, Imanol Alguacilek 2023ko ekainaren 30era arte jarraituko du erakunde txuri-urdinarekin lotuta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!