EITBko "Sukalerrian" saioan izan da Iñaki Zendoia

Karkara 2020ko abe. 30a, 12:00

Jatetxea eta txakolina izan ditu hizpide Zendoiak. Arguiñanorekin tertulian jarduteaz gain, Katxiñako plater ezagunetako bat sukaldatu dute, "Misera entsalada". 

Bodega Katxiñako Iñaki Zendoia oriotarra EITBko Joseba Arguiñanoren "Sukalerrian" saioan izan da, jatetxea eta txakolina hizpide. Arguiñanorekin tertulian jarduteaz gain, Katxiñako plater ezagunetako bat sukaldatu dute, "Misera entsalada". 

Hauxe da errezeta:

Osagaiak
  • Abakandoa:
    • Letxuga sorta
    • Cherry tomatea
    • Kalendula lorea
    • Biola lorea
  • Letxugentzat ozpin-olio saltsa:
    • Oliba olio birjina
    • Ardo txuriaren ozpina
    • Gatza
  • Tomatearen ozpin-olio saltsa:
    • Tomatea
    • Tipulina
    • Ekilore olioa
    • Ardo txuriaren ozpina
    • Gatza
    • Azukrea
Prestaketa

Mixera egosi egingo dugu ur gatzatuan. Lapikotik atera eta hozten denean zatitu egingo dugu. Letxugarekin, cherry tomateekin, kalendula loreekin eta biola lorearekin entsalada prestatuko dugu eta ozpin- olio saltsarekin onduko dugu.

Tomate ozpin-olio saltsa bat ere egingo dugu mixeraren gainetik botatzeko.

Ikusi saioa osorik, hemen.