Gaur 11:30ean hasiko dira umeen gutunak jasotzen Errege Magoentzat

Onintza Lete Arrieta 2021ko urt. 3a, 08:25

Gaur, bihar eta etzi frontoian egongo dira Txurrumuski aisialdi taldeko kideak umeen gutunak jasotzen. Postontzia jarri dute eskutitzentzat, eta panel handi bat ere bai, bertan desioak idazteko nahi duenak. Bestalde, Udalak jakinarazi du aurten Errege Magoen Desfilea birtuala izango dela, eta hala, urtarrilaren 5ean webgune honetan eta Udalaren webgunean ikusteko aukera egongo da,  bai Errege Magoen etorrera, bai Bizar Zuriren agerraldia.

Pandemia egoera dela eta, aurten Txurrumuski aisialdi elkarteko kideek jasoko dituzte Errege Magoentzako gutunak. Horretarako, frontoian jarri dute hitzordua hiru egunetan: gaur igandea, bihar eta etzi. 11:30etik 19:00etara egongo da horretarako aukera aurreneko bi egunetan. Astelehenean, berriz, 10:30etik 12:30era eskainiko diete bitartekari zerbitzua herriko umeei.
 
Bestalde, Errege Magoen Desfilerik ez da egingo herriko kaleetan zehar urtarrilaren 5 honetan, baina Udalak bi emanaldi eskainiko ditu online: aurrenekoa 13:00etan, Bizar Zuri protagonista duena, eta bigarrena 19:00etan, Errege Magoekin. Biak Orio.eus eta Karkara.eus atarietan ikusteko aukera egongo da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!