Afagiren loteria erosi dutenek saria dute

Karkara 2021ko urt. 4a, 11:07

Gipuzkoako Alzheimer gaixoen Familiartekoen Elkarteak jakinarazi du Gabonetan saldu dituzten txartelek saria dutela Espainiako loteria nazionalari dagokionez. Partizipazio bakoitzeko 21 euroko saria dago. Laboral Kutxaren Orioko bulegoan kobratu daiteke, martxoaren 21a baino lehen. Saria, oraingoz, Afagiren egoitzan eskura daiteke.

Gipuzkoako Alzheimer gaixoen Familiartekoen Elkarteak (Afagi) jakinarazi du Gabonetan saldu dituzten txartelek saria dutela. "Espainiako loteria nazionala dela eta aurreko asteetan elkartearen izenean saldu dugun zenbakia saritua izan dela jakinarazi nahi dugu: partizipazio bakoitzeko 21 euroko saria. Eskerrik asko zuen elkartasunagatik. Zorionak eta urte berri on guztioi", esan dute oharrean.

Saria martxoaren 21era bitartean kobratu ahal izango da, oraingoz Afagiren egoitzan. Eskualdean Zarautzen du lokala Afagik, Urdaneta kaleko 12. zenbakian (atzeko partetik du sarrera). Astearteetan egoten dira bertan, eta telefono zenbakia hau da: 943-29 71 18
 
Egoitza nagusia, berriz, Donostian dute, Resurreccion Maria Azkue kaleko 32.zenbakian, behean. Astelehenetik ostiralera egoten dira han, astelehenetik ostegunera 08:30etik 16:30era, eta ostiraletan 08:30etik 14:00etara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!