Gutuna: herriko plaza

Karkara 2021ko urt. 5a, 09:21

Joseba Orzaiz herritarrak gutuna idatzi du herriko plaza eraberrituan landatu dituzten Platanondoen harira, eta proposamena egin dio Orioko Udalari.

Hirigintza zinegotzi agurgarria, Goiko Kaleko bizilagun bat naiz, eta egun hauetan Orioko bizilagunek ikus dezakegu gure herriko Plaza nola aldatzen eta eraldatzen ari den. Izan ere, badirudi amaitzera doala. Aldaketa handia eta oinezkoentzat ere oso erosoa dirudi. Alde batetik, pentsatzen dut aldaketa hau inbertsio handia izan dela Udalarentzat. (Zergadun guztiok ordaindu dugu). Bestalde, xehetasunei erreparatu beharko geniekeela uste dut. Arreta jartzen badugu, Platanondo izeneko zuhaitzak landatu dituzte Herriko Plazan.

Zuhaitz hauek, epe motzera, honako ondorioak ekar ditzakete: lehenik, bere sustraiek espaloia eta zoladura altxatzen dute, eta beraz, mugikortasun urriko pertsonentzat oztopo bat izan daiteke. Bigarrenik, Platano zuhaitzaren haziak espaloietako zintarrietan zehar pilatzen dira, eta euri-urak husteko saretak estaltzen dituzte.

Gutun honen bidez, nahi nuke Udalak edo arduradunak gogoeta egitea, eta gure inguruko zuhaitz autoktono bat bilatzeko aukera baloratzea. Beste aukera batzuk ere baditugu: zuhaitz dotoreagoak landatzea, adibidez; haritzak, pagoak, edo magnoliak. Alamo espezieak edo Ezki zuhaitzak .
Honako hauek hirigintza teknikariek aholkatzen dituzte landatzeko hiriguneetan (arquitecturayempresa.es).

Nik uste dut halako inbertsioa egin eta gero zuhaitz dotoreagoak herriko plazak merezi dituela.
Besterik gabe, eskabidea aintzat hartuko duzuelakoan.

Agur bero bat,

Joseba Orzaiz Genova