Espainiako selekzioarekin arituko da Jon Azkue Moskun

Juan Luis Romatet 2021ko urt. 7a, 10:12

Espainiako selekzioak Gabonetako Saria jokatuko du gaur hasi eta larunbatera bitartean Errusiako hiriburuan. Hautatzaileak 16 jokalari deitu ditu txapelketa hau jokatzeko, eta horien artean da Jon Azkue oriotarra. Gaur Argentinaren aurka jokatuko du.

Argentina izango du aurkari Espainiako selekzioak Gabonetako Sariko lehen norgehiagokan. Partida 14:00etatik aurrera jokatuko da, eta streaming bidez ikusteko aukera izango da, hemen.

Bihar jokatuko dute txapelketako bigarren partida, Errusiaren aurka.

Hiru selekzio hauek Munduko eskubaloi txapelketa jokatuko dute, urtarrilaren 13tik 31ra bitartean, Egipton. Hilaren 10ean jakingo du Azkuek mundialean izango den edo ez. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!