Ohiko martxarekin jarraituko du Karela kiroldegiak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko urt. 19a, 09:53

Ez da aldaketarik izango kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzu eta ikastaroetan.

500eko langa gainditu du Orioko intzidentzia tasak eta eremu gorrian sartu da. Ondorioz, gaurtik aurrera herria itxita dago: sartu-irtenak mugatuak izango dira, ostalaritza sektoreak ateak itxi ditu eta eskola-kirola ere ezingo da egin.

Herritar askok zalantzak dituzte kirola egiteko neurri berrien inguruan, eta udalak argitu du bakarka kirola egin ahal izango dela, baina herritik atera gabe. Taldean ezingo da kirolik egin, salbuespen gutxi batzuk kenduta: talde profesional edo erdiprofesionalak, kiroldegiko ikastaro edo jarduera programatuak… Hala, Orioko Karela kiroldegiko arduradunek azaldu dute kiroldegiak ohiko martxarekin jarraituko duela eta ez dela aldaketarik izango eskaintzen dituen zerbitzu eta ikastaroetan. "Segurtasun protokoloak bermatzen jarraituko dugu, jarduera fisikoa era osasuntsuan egiteko", zehaztu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!