Ibai Marinek kantua egin dio Oriori disko berrian: 'Ist-Orio'

IƱigo Gaiton 2021ko urt. 21a, 12:08

Dagoeneko entzun daiteke Desde lo salvaje diskoa plataforma digitaletan. Bihartik aurrera, dendetan eskuragai egongo da.

Ibai Marinek disko berria eman du argitara aste honetan. Desde lo salvaje izenburupean plazaratu du zortzi abestirekin osatutako lana, eta kantuak entzungai daude plataforma digitaletan. 

Hainbat urtez Hira taldeko abeslaria izan eta gero, ibilbide propioari ekin zion Marinek, eta bere izen-abizenekin argitaratzen duen bigarren diskoa da oraingoa. Lan berrian gaztelaniara jo du letrak egiteko, baina tartean, bada euskarazko abesti bat; Oriori eskainitakoa, hain zuzen ere. Herriko imaginarioaren elementuei errepasoa emanez, lau minutuko abesti rockeroagoa osatu du. Diskoa ixten duen pieza da, eta albisteari lotutako bideoan entzun daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!