Erraustegiaren aurkako protesta argazkia egingo da urtarrilaren 30ean

Karkara 2021ko urt. 22a, 17:59

'Ez dugu onartzen erraustegirik!' lelopean, herritarrak erraustegiaren kontra mobilizatzera deitu dituzte, Antilla hondartzaren gainean dagoen talaian argazkia egiteko.

Urtarrilaren 30ean, larunbatarekin, erraustegiaren aurkako protesta argazkia egingo da Antilla hondartzatik gora joanda dagoen talaian. Aukerazko mendi martxa librearen ostean, herritarrak han juntatzera deitu dituzte 11:30ean fotoa egiteko, osasun neurriak gordez.

Irriparra berreskuratu!-k (Orioko Errausketaren Aurkoako Herri Mugimendua) eta Larreko Mahaiak antolatu dute ekimena, Talai Mendi Elkartearen eta Herrio Natur Taldearen babesarekin.

 

 

 

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!