Oriaren Traineru Jaitsiera atzeratu egin dute eta martxoaren 21ean jokatuko da

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko urt. 26a, 10:59
Oriako Traineru Jaitsiera.

Parte hartzaile kopurua murriztea erabaki du Orioko arraun elkarteak, eta parte hartu ahal izango dute soilik Gipuzkoako Eusko Label, Eusko Tren-ETE eta KAE ligetako taldeek.

Orio Arraunketa Elkarteak jakinarazi du atzeratu egin duela otsailaren 13an jokatzekoa zen Oriaren XXVII Traineru Jaitsiera. Horretarako, izurriteak azken egunetan izan duen bilakaera aintzat hartu du elkarteak, eta osasun publikoari lehentasuna eman nahi izan dio. Hala, erabaki dute proba jokatzea martxoaren 21ean, 10:00etan. Dena dela, argitu dute egun horretan egin ezin bada, bertan behera geratuko dela.

Orioko arraunketa elkarteak azaldu du probaren helburu nagusia dela neguko prestaketa egiten ari diren arraunlari eta elkarteen progresioa testatzeko aukera izatea. Horregatik, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, aurten partaidetza murriztea erabaki du elkarteak, eta parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako Eusko Label, Eusko Tren-ETE eta KAE ligetako taldeek. Emakumezkoen ontziek 4.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute eta gizonezkoek 6000 metro. Jaitsieran parte hartu nahi duten ontziek martxoaren 15era arte izango dute irekita izen-emateko epea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!