Herrio natur taldeak hitzaldia antolatu du Lurgaia fundazioarekin batera

IƱigo Gaiton 2021ko urt. 27a, 16:06

Herriaren inguruko basoak berreskuratzeko egon daitezkeen aukeren gainean izango da hitzaldia Arraunetxen, otsailaren 5ean, arratsaldeko seietatik aurrera.

Herrio Natur Taldeak eta Lurgaia fundazioak hitzaldia antolatu dute elkarlanean. Herri inguruko basoak errekuperatzeko saiakera egin nahi dute natur taldekoek, jakitera eman dutenez. "Lurgaia fundazioak egiten duen lanaren antzeko zerbait egitea da asmoa, modu xumeagoan", azaldu dute. Izan ere, biodibertsitatearen kontserbazioa eta natura-ondarearen kudeaketa sustatzea helburu duen erakundea da Lurgaia, eta baso zein hezeguneak berreskuratzearen alde dihardute lanean taldeko boluntarioek.

Herriko lur-jabe pribatuekin harremana eta tratua egiteko asmoa dute Herriokoek, Orio inguruko basoak berreskuratzen saiatzeko, helburu hauekin: "Basoen azalera haztea, aldaketa klimatikoari aurre egiteko basoek berebiziko garrantzia dutelako. Bertako zuhaitz espezieak ugaritzea, pinudi eta eukaliptadiei tokia kenduz. Azkenik, herritarren gozamenerako eta aisialdirako basoa eskaintzea".

Horren guztiaren gainean arituko dira Arraunetxen otsailaren 6an, ostiralarekin, arratsaldeko seietatik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!