Larunbatean alerta laranja izango da itsasaldeko arriskuagatik

Dorleta Agiriano Lai 2021ko urt. 29a, 12:00

15:00etan sartuko da indarrean alerta laranja larunbatean, eta aurreikusi dute zazpi metroko olatuak izango direla. Bi alerta hori ere aktibatuko dituzte ordu berdinean, haize-boladengatik eta olatuek kostaldean talka egiteko arriskuagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbaterako alerta laranja ezarri dute itsasaldeko arriskuagatik, eta alerta horia haizeagatik eta olatuek kostaldean talka egiteko arriskuagatik. 15:00etan sartuko dira indarrean hiru alerta horiek.

Eguerdian jada 3,5 metrotik gorako olatuak izatea espero da, eta ordurako aktibatuko dute abisu horia itsasaldeko arriskuagatik. Dena den, 15:00etatik aurrera izango da puntu gorena, eta orduan jarriko dute martxan alerta laranja, gauerdira arte gutxienez. Aurreikusi dute bost metrotik gorako olatuak izango direla eta, eguneko azkeneko orduetan, zazpi metro ingurukoak.

Horrez gain, esan bezala, bi alarma hori ere egongo dira indarrean etzi, 15:00etatik aurrera. Batetik, Segurtasun Sailak azaldu du handia izango dela olatuek kostaldean talka egiteko arriskua, bereziki, itsasgora hastean (17:50ak aldera). Bestetik, haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditzea ere espero dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!