Oriotik irteteko Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da gaur goizean

Karkara 2021ko ots. 2a, 09:29

Xixario erretegiaren inguruan ur-arketa bat konponduko dute gaur goizean eta, beraz, itxi egingo dute zona hori. Lanak egiten diren bitartean, beraz, Txanka-hondartzako bidetik atera beharko da herritik.

Datorren asteartean ur-arketa bat konponduko dute Xixario erretegiaren inguruan. Izan ere, Orioko Udalaren esanetan, marea biziak direnean ura sartzen da arketan, eta asteartean egingo dituzte "ondo zigilatzeko" lanak, marea biziak orduan izango direla aprobetxatuta. Obrak goiz horretan bertan amaitzea aurreikusi du udalak.

Lanak egiten diren bitartean, baina, autoek ezingo dute eremu horretatik igaro, itxi egingo baitute 07:30etik 14:00etara. Denbora tarte horretan, hortaz, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da Oriotik irteteko.

Bestalde, udalak azaldu du astelehenean eta asteartean obrak izango direla Goiko Kaleko eraikin batean ere, Oa kalean. Bi egunez itxita egongo dira, beraz, Iturbideko 15-17 zenbakiak eta Oa kalearen zati bat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!