Errauste plantaren aurka protesta egin dute hondartza gaineko talaian

Maria Maya Manterola 2021ko urt. 30a, 14:38

Larreko Mahaiak sustatutako 'U30 Aldaketaldia' ekimenaren barruan, errauste politikaren aurkako protesta egin dute Orion, 'Ez erre etorkizuna' lelo hartuta. Irriparrea Berreskuratu, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Herrio Natur Taldea eta Talai Mendi atxiki dira ekimenera.

Ingurumen larrialdia bistaratzeko ekintza ugari izan da gaur Euskal Herrian, U30 Aldaketaldia ekimenaren barruan. Larreko Mahaiak sustatuta eta tokiko eragileekin elkarlanean, klima, bioaniztasun eta ingurumen larrialdia salatu dute. Orion, erraustegiaren aurkako protesta egingo dute, eta herritar ugari batu da hondartza gaineko talaian. Irriparra Berreskuratu, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, Herrio Natur Taldeak eta Talai Mendik sustatu dute mobilizazioa.

“Globalean pentsatu eta lokalean ekin” leloak adierazi bezala, garraio, hondakin, bioaniztasun, lurralde antolaketa edota ibaien saneamendu politiketan krisi globala “hemen, gurean” hasten dela bistaratzea beharrezkoa da, Larreko Mahaiaren arabera. Ingurumen larrialdiari eraginkortasunez aurre egiteko, lokala eta globala uztartzeko ekimena izatea nahi dute antolatzaileek.

Irriparra Berreskuratuz eta Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaz gain, honako eragileek egin dute bat Larreko Mahaiak sustatutako ekimenarekin: ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, Ikasle Sindikatua, Greenpeace, Eguzki, GuraSOS, Ernai, Fridays For Future, Extinction Rebelion, Haritzalde, Satorralaia, Uliako Lore Baratzak, Aire Garbia, Ipar Haizea, Landarlan, Ekologistak Martxan, AHTrik EZ, Grupo Oarso Taldea, Urola Bizirik, Mutriku Natur Taldea, Antikapitalistak, BizilagunEKIN, Ondarroa 12 Mila, Naturkon, Zumaiako Natur Taldea, Arkamurka eta beste batzuk.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!