Pentsamendu Tailerrak bi saio egingo ditu otsailean

Karkara 2021ko ots. 1a, 16:00
Pentsamendu Tailerreko saio baten argazkia, izurritearen aurretik. Artxiboko irudia.

Hilaren 12an eta 26an egingo dira lantegiak, Etxeluze Gaztetxean, 18:30ean hasita.

Pentsamendu Tailerra deituriko egitasmoa abiatu zuten iazko otsailean, Aritz Pardinaren gidaritzapean. Izurritearen ondorioz etena egin eta gero, hil honetan berriro ekingo diete hausnarketa saioei.

'Arrisku natural eta teknologikoen kudeaketa: segurtasuna vs demokrazia' lantegia egingo da hilaren 12an, ostiralarekin, eta Oier Zeberiok koordinatuko du saioa. Hilaren 26ko saioari, berriz, 'Bizitza mugitzen: emozioak' izena eman zaio, eta Sergio Villarrek gidatuko du.

Bi saioak ostiralarekin egingo dira, 18:30ean, Etxeluze Gaztetxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!