Orioko Udalak ireki du epea familia ugarien hobariak eskatzeko

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko ots. 3a, 12:15

Hiru hobari mota zehaztu ditu Orioko Udalak, seme-alaba kopuruaren arabera: hiru seme-alaba dituzten familiei %52,50eko hobaria aplikatuko zaie, lau dituztenei %63ko hobaria, eta  bost seme-alaba edo gehiago dituzten familiei: %73,50ekoa.

Orioko Udalak, urtero bezala, hobariak edo bonifikazioak onartu ditu familia ugarientzat, Ondasun Higiezinen Zergari dagozkionak, eta otsailaren 26ra arte irekita izango da epea hobari horiek eskatzeko. Hala, Orioko Udalak azaldu du familia ugarien agiria duten familiek etxebizitza batentzat eskatu dezaketela hobaria eta etxebizitza horrek familiaren ohiko bizitokia izan behar duela edo familiako kide batek bertan erroldatuta egon behar duela; gainera, familiako inork ez du izan behar beste ondasun higiezin baten jabe.

Hiru hobari mota zehaztu ditu Orioko Udalak, seme-alaba kopuruaren arabera: hiru seme-alaba dituzten familiei %52,50eko hobaria aplikatuko zaie, lau dituztenei %63ko hobaria, eta  bost seme-alaba edo gehiago dituzten familiei: %73,50ekoa.

Eskaera egiteko udal bulegoetan edo orio.eus webgunean eskura daitekeen instantzia bete eta entregatu beharko dute familia ugariek, honako dokumentuekin batera: familia ugariaren txartela, Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren azken ordainagiria ordaindu izana akreditatzen duen agiria eta zinpeko aitorpena, adieraziz familiako inor ez dela beste ondasun higiezin baten jabe.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!